
Idoia eta Bea Asurmendiren kontzertua
Kaixo!
Ekainari ongietorria merezi moduan emateko neurriko ekitaldi batekin gatoz. Berezia oso Idoia eta Bea Asurmendi ahizpak Londresen elkarrekin eskainiko duten kontzertua.
Kontzertua Kentish Towneko MAP Studio Cafen izango da.
Erosi zure sarrera agortu baino lehen!
IDOIA ASURMENDIk De amar y desandar bere bigarren diskoa aurkeztuko du. Maitasunaz, hazkunde
pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abestiek osatzen dute bere lan berria. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.
•INSTAGRAM: @idoiaasurmendi
•WEB ORRIA: https://idoiaasurmendi.com/eu/
BEA ASURMENDIk jazza eta folka fusionatzen dituen euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko
abesti intimo eta hunkikorrez osatutako bilduma aurkeztuko du. Bere ahots bereziak inprobisazioa oinarri duen emozioz beteriko soinu paisai bat erakusten digu, heriotza, herrimina, osasun mentalaren garrantzia, maitasun propioa eta sororitateari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituena.
•INSTAGRAM: @beamusicbea
•WEB ORRIA: https://www.beaasurmendi.com/eu