Mus Txapelketa 2026
Iazko arrakastaren ondoren, txapelketa berri batekin itzuli gara! Urriaren 24an izango da, The Sheephaven Bay tabernan. Iaz bezala, jokoa nola den ziur ez dakitenentzat, ikastaro txiki bat prestatu dugu txapelketa hasi aurretik.
- 12:00: Mus ikastaroa hasiberrientzat
- 13:00: Txapelketaren hasiera
Txapelketa lau erregetara jokatuko da, 8 hamarrekoko hiru joko irabazi arte. Bikoterik ez duzu? Ez kezkatu, ekitaldian bertan bikoteak osatzen saiatuko gara. Txapel ederra prestatu dugu irabazleentzat, beraz, espero dugu gurekin etortzea!