ZUZENEKO KONTZERTUA: MIKEL URDANGARIN ’25 TOUR’

Mende laurden igaro da Mikel Urdangarinek bere musikari ibilbidean lehen urratsak eman zituenetik. Urteurrena ospatzeko “25 Tour” iragarri du, mundu osoan zeharreko espedizioa bere amets zaharrenetako bat lortu asmoz: bere musika euskal mugetatik haratago partekatzea.
Beraz, azaroaren 5ean, Goodinge Community Center-en, Mikel Urdangarinek Londres bisitatuko du bere musikarekin. Ekitaldi honetan Rafa Rueda (gitarra elektrikoa) eta Ander Hurtado de Saratxo (perkusioa) gonbidatu bereziak izango dira Mikel Urdangarin (ahotsa eta gitarra akustikoa) lagun. Hiru artistek Mikelen ibilbide luzearen atzera begirakoa egingo dute, arrakastarik handienak joz, belaunaldi ezberdinek maitatu dituztenak.
Ez galdu aukera paregabe eta ahaztezin hau euskal musikaren panoramako artista nabarmenenetako baten zuzenekoaz gozatzeko!

Date

Aza 05 2022
Expired!

Time

6:00 pm - 8:00 pm

Location

Goodinge Community Centre
2 Goodinge Rd, Market Estate, London N7 9EW