Esku Pilota Tailerra
Londresen ere esku pilotan jokatzen da! Bertako kirolak Fives izena du, eta tradiziozko kirol britainiarra da. Squash-pisten tamainako frontoietan jokatzen da, eta arauak Euskal Pilotaren antzekoak dira.
Pilotak arinak dira eta eskularruekin jokatzen da. Pilotak ez du minik ematen eta beraz, kirol dibertigarria eta denontzako modukoa da.
Stoke Newington School-ek eta Rugby Fives Elkarteak ateak ireki dizkigute, Londresko Euskal Elkarteak tailer hau antolatu ahal izateko.
Etorri giro atseginean kirola ezagutzera!
Tailerrean, lehenik kirolaren arauak azalduko ditugu; ondoren, pixka bat praktikatu, eta nahi duenak partidutxoak jokatzeko aukera izango du. Eskolan 6 frontoi daude, beraz, denetarako aukera izango dugu.
Tailerra denontzat da aproposa: hasiberrientzat, jakin-mina duen edonorentzat, baita kirolean jokatzen jarraitu nahiko lukeenarentzat ere. Pilotak eta eskularruak guk lortuko ditugu; beraz, ekarri arropa erosoa eta listo!
Saioaren ondoren, inguruko pub batera joan gaitezke.
π Lekua: Stoke Newington School, Clissold Rd, London N16 9EX
π
Eguna: Irailak 19, larunbata (2026)
π Ordua: 11:00β13:00
π° Prezioa: Doan
Frontoian ikusiko dugu elkar!