Euskaraldia eta Gabonetako Bazkaria
Kaixo!
Urtero bezala urteari agur esan eta euskaraldia ospatzeko aukera paregabea izango dugu London Basque Society-rekin Abenduaren 9an. Goodinge Community Centren lagunarteko gabon bazkaria izango dugu eta zuek ere bertan izatea espero dugu!
Menua:
- Lehen platera: “Fabada” edo “Muskuiluak marinara erara”.
- Plater Nagusia: “Oilaskoa Txilindron erara” edo “Legatza euskal erara”.
- Postrea: “Amonaren tarta” edo “Gazta flana”.
Hori guztia, gehi edariak, 40£ besterik ez (35£ goiztiarrentzat)!
Baina azkar ibili, eserlekuak mugatuak dira. Ziurtatu zure lekua abenduaren 3a baino lehen erreserbatuz.